XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berri nausiak

Aita Saindua mintzo

Buruilaren lehenean Aita Saindua munduari minzatu zaio. Huna laburzki zer erran duen.

Gizon gehienak izituak daude ondar urthe hauiek ekharri nahasmendu guziez. Cherka dabiltza zerk sortu dituen, ez bailukete nahi berriz holakorik ikusi. Mundua berritzera doa, ez da dudarik. Bainan ez jakin nork nola berrituko duen.

Gobernu zonbaitek uste dute oro eskutan hartuz, nehor bere gain ez utziz, gauzak hobeki loazkela erresumetan, lantegietan bezala. Bainan kasu! Erresuma gizonaren onetan izan behar da, eta ez gizona erresumaren. Fededun guziek onhartzen dutena da, eta beren egin ahalak oro egin behar dituzte egia horren hedatzeko, izan diten katoliko edo bertze.

Segur kanbiamendu handiak izanen dira. Erlisioneak ere onesten ditu hein batean, bai eta galdatzen. Aspaldi du langileen beharrez grignatua dela; eta oihuka ari direla Aita Sainduak, zuzentasun gehiago nahiz. Bainan makur baten chuchentzekotan bertze makur baten sortzea, biziki gaizki lizateke. Makurra makur, chede hoberena izanik ere estakuru.

Zer on luke gizonak (arima, gorputz eta ontasun), gobernuaren esklabo jarririk? Gobernuaren lana errechago litakela, nahi dut; bainan abantail chume horrengatik ez du gizonak bere gizontasunari uko egiten ahal. Gizona lehen. Gobernua edo lana bigarren.

Argi hori begien aintzinean atchik dezatela buruzagi guziek, ez badute segurik mundua, senda ustez, ondarra chahutu nahi.